Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du

eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat
diseinatu Eta auzolanean eraikitzea. 
Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi 
eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean,
gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.
 
Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga Etxeko
jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko 
familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango
jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten 
zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.
 
Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.
 
 
Abenduak 11, igandea
 
Irteera: 9:30 (gurutzean)
Itzulera: 18:30 (gurutzean)
 
Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€
 
 
Izen-emateak gaztelekuan
abenduaren 3a baino lehen
 
Informazio gehiago: 688 684 029
 
Hemen Tertangako prozesua azaltzen
duen bideo polit bat :
 
 
Batez bestekoa (0 Botoak)
Atzealdea

XAKE SAIOAK ANTOLATU DITUGU AURTEN ERE. IZENA EMAN BEHAR DA AURRETIK IKASTETXEAN.

 

Guraso agurgarriok:

Ikasturteari amaiera emateko berriro ere Xake (ajedrez) ikastaroa antolatu dugu LHko ikasleentzat. Ikastaro honetan 6-12 urte bitarteko ikasleek parte hartu dezakete.

·         NOIZ: Ekainak 9 (asteartea) eta 11 (osteguna)

·         ORDUA: 16.00tatik-17.30ra( ordutegia talde kopuruaren arabera antolatuko da)

·         IRAKASLEAK: Azkoitiko Xake taldeko kideak.

·         LEKUA: Kultur Etxean (partaideen arabera gela egokituko da)

·         IZEN EMATEA:    ezinbestekoa izango da eskolan izena ematea. Horretarako bideratu dugun esku orria beteta aurkeztu beharko dute interesatuek ikastetxeko harreran ( eskolatik pasako zaie zirkularra).

·         IZENA EMATEKO EPE MUGA: Ekainak 5 Ostirala.

 

 

Animatu eta parte hartu!!

Ekain Guraso Elkartea

Aurrekoa
Oharrak