Eskolatik etxeetara bideratu den zirkularra dela eta gogorarazteko bihar dela izen emateko azken eguna:
Zirkularrak hau zioen:
"Dagoeneko ari zaigu Gaztainerre eguna hurbiltzen eta honekin batera dagozkien olinpiadak. Antolatutako jolasetan parte hartu nahi bazenu(lokotx biltzen, sokatiran, txingan, txapel jaurtiketan, …) idatzi zure izena eta telefonoa eta bueltatu orria eskolara. Aurrerago, guraso elkarteko kideek zein jolasetan suertatu zaren adieraziko dizute.
Animatu eta eman zure izena !! Agur bat.
IZENA EMATEKO EPEA: Azaroaren 6a
GAZTAIN ERRE EGUNA: AZAROAREN 20
EGITARAUA: 14:45 – Desfilea
15:00 – Olinpiadaren hasiera
16:00 – Gaztain jana, musika eta abestiak.
OHARRA: Eskola autobusa erabili eta eskola bertan geratu behar baduzue 16:30etan, zuen tutoreari abisatu.

Horrela bada, Ekain guraso elkartetik animatzen zaituztegu Gaztainerre eguneko Olinpiadetan parte hartzera.
Guraso eta ikasleak elkarrekin lehian. Festa honetan izaten da saltsa maltsa, irribarre eta algara.
Dudan bazaude eta gogoa piztu bazaizu bihar duzu izena emateko azken eguna. Hurbildu ikastetxeko harrerara eta izena eman besterik ez duzu egin behar.
Han ikusiko gara! Ondo segi!
Ekain guraso elkartea