Batez bestekoa (0 Botoak)

     

Ekain Guraso Elkartea Zestoako herri ikastetxean matrikulatuta dauden haurren gurasoen elkarte bat  gara,  irabazi asmorik gabeko elkartea.



Helburuak zehazterako orduan hauexek dira lortu nahi ditugun erronka nagusienak:

 


  1. Guraso eta seme alaben arteko heziketa gaiak sustatu, bultzatu eta lantzea.
  2. Ikastetxeko heziketa ihardueretan laguntzea, baita ekintza osagarri eta eskolatik kanpoko ihardueretan ere (eskola kirola,…)
  3. Ikasleen hezkuntza prozesuan sor daitezkeen arazoak kontutan hartu eta konpontzen saiatzea.
  4. Euskal hizkuntza eta kulturaren inguruan ekintzak antolatu eta sustatzea ( hitzaldiak, festak, ikuskizunak,…)
  5. Ikastetxearen kudeaketa eta gestio alorrean gurasoen parte hartzea bultzatzea.
  6. Gurasoen iritziak jaso,aztertu eta erantzunak bideratzea.

Atzealdea

ESKOLA KIROLA ETA KIROLAZ JOSTA SAIOEN INFORMAZIOA ETA OHARRAK

 

   1.ZIRKULARRA: KIROLAZ JOSTA 2015-2016        

 

Aurten ere iazko moduan Kirolaz Josta antolatzeko asmotan gara. Helburua jolasen bidez kirol ezberdinekin hartu emana izatea izando da.

 

Saioetan parte hartu nahi duten ikasleek urteko kuota bat ( 40 euro) ordaindu beharko dute ikasturte haseran. Iaz doan izan zen baina aurten kostuei aurre egiteko ezinbestekoa zaigu urteko kuotatxo hau jartzea.

 

KIROLAZ JOSTA:

·         1 eta 2.mailako mailako ikasleei zuzendua.

·         Astelehenetan izango dira saioak kiroldegian.

·         45 minutuko iraupena izango dute.

·         Aitzol Astiazaran kirol koordinatzaileak gidatuko ditu saioak.

·         Behin taldeak osatuta ikasle bakoitzari jakinaraziko zaio bere ordutegia.

 

 

Kirolaz Jostaren informazio gehiago nahi baduzue, urriak 1 osteguna arratsaldeko 6tan bilera bat egingo da ikastetxeko jangelan.

 

 

2015-2016 KIROLAZ JOSTA saioetan izen emateko interesa duten ikasleek orri hau bete eta utzi ikastetxeko harreran IRAILAREN 28a BAINO LEHEN.

 

Ikaslearen izen-abizenak:

 

……………………………………………………………………………………………………………

 

Maila (  1.maila edo 2.maila ):

 

 

……………………………………………………………………………………………………………

 

 

 

 

 

 

 

Eskerrik asko!

 

EKAIN Guraso Elkartea eta Zestoa herri ikastetxea

 

 

 

 

 

2.ZIRKULARRA:ESKOLA KIROLA 2015-2016        

 

 

1.-ESKOLA KIROLEKO DENBORALDIAREN HASIERA EGUNA ETA BILERA DEIALDIA:

 

 Urriaren 10ean hasiko da 2015-2016 ikasturteko Eskola Kirolaren denboraldi berria.  Iaz bezala aurten ere gurasoentzako bilera antolatu dugu.

 

Eskola Kirolean izena eman duten ikasleen gurasoak bilera honetara etortzea garrantzitsua da.

                      

Eskola Kiroleko bilera:

 

 

·         Eguna: Urriak 1, osteguna

·         Ordua: 18:00

·         Lekua: Ikastetxeko jangela.

 

2.- ESKOLA KIROLEKO KAMISETEN SALMENTA EGUNAK, PREZIOAK ETA JARRAIBIDEAK:

 

Prezioa: 10 €

Ordainketa  bideak: eskura edo aurrez KUTXAko kontu honetan ingresoa eginda

2095 5033 17 1060634713 (ordain agiria aurkeztu behar da kamiseta jasotzeko)

Salmenta eta jasotze egunak:

·         Egunak: Irailak 28, astelehena  eta Urriak 2, ostirala

·         Ordua: 17:30 – 19:00

·         Lekua: Kultur Etxeko ataria

 

Eskerrik asko eta laster arte!

1778 Ikuspegiak, 0 Oharrak
Batez bestekoa (0 Botoak)
Oharrak