1.ZIRKULARRA: KIROLAZ JOSTA 2015-2016
Aurten ere iazko moduan Kirolaz Josta antolatzeko asmotan gara. Helburua jolasen bidez kirol ezberdinekin hartu emana izatea izando da.
Saioetan parte hartu nahi duten ikasleek urteko kuota bat ( 40 euro) ordaindu beharko dute ikasturte haseran. Iaz doan izan zen baina aurten kostuei aurre egiteko ezinbestekoa zaigu urteko kuotatxo hau jartzea.
KIROLAZ JOSTA:
· 1 eta 2.mailako mailako ikasleei zuzendua.
· Astelehenetan izango dira saioak kiroldegian.
· 45 minutuko iraupena izango dute.
· Aitzol Astiazaran kirol koordinatzaileak gidatuko ditu saioak.
· Behin taldeak osatuta ikasle bakoitzari jakinaraziko zaio bere ordutegia.
Kirolaz Jostaren informazio gehiago nahi baduzue, urriak 1 osteguna arratsaldeko 6tan bilera bat egingo da ikastetxeko jangelan.
2015-2016 KIROLAZ JOSTA saioetan izen emateko interesa duten ikasleek orri hau bete eta utzi ikastetxeko harreran IRAILAREN 28a BAINO LEHEN.
Ikaslearen izen-abizenak:
……………………………………………………………………………………………………………
Maila ( 1.maila edo 2.maila ):
……………………………………………………………………………………………………………
Eskerrik asko!
EKAIN Guraso Elkartea eta Zestoa herri ikastetxea
2.ZIRKULARRA:ESKOLA KIROLA 2015-2016
1.-ESKOLA KIROLEKO DENBORALDIAREN HASIERA EGUNA ETA BILERA DEIALDIA:
Urriaren 10ean hasiko da 2015-2016 ikasturteko Eskola Kirolaren denboraldi berria. Iaz bezala aurten ere gurasoentzako bilera antolatu dugu.
Eskola Kirolean izena eman duten ikasleen gurasoak bilera honetara etortzea garrantzitsua da.
Eskola Kiroleko bilera:
· Eguna: Urriak 1, osteguna
· Ordua: 18:00
· Lekua: Ikastetxeko jangela.
2.- ESKOLA KIROLEKO KAMISETEN SALMENTA EGUNAK, PREZIOAK ETA JARRAIBIDEAK:
Prezioa: 10 €
Ordainketa bideak: eskura edo aurrez KUTXAko kontu honetan ingresoa eginda
2095 5033 17 1060634713 (ordain agiria aurkeztu behar da kamiseta jasotzeko)
Salmenta eta jasotze egunak:
· Egunak: Irailak 28, astelehena eta Urriak 2, ostirala
· Ordua: 17:30 – 19:00
· Lekua: Kultur Etxeko ataria
Eskerrik asko eta laster arte!
Nork Ekain Guraso Elkartea
2886 Ikuspegiak,
Mesedez, etiketatu ezazu hau desegokia moduan.
Batez bestekoa (0 Botoak)