Batez bestekoa (0 Botoak)

     

Ekain Guraso Elkartea Zestoako herri ikastetxean matrikulatuta dauden haurren gurasoen elkarte bat  gara,  irabazi asmorik gabeko elkartea.



Helburuak zehazterako orduan hauexek dira lortu nahi ditugun erronka nagusienak:

 


  1. Guraso eta seme alaben arteko heziketa gaiak sustatu, bultzatu eta lantzea.
  2. Ikastetxeko heziketa ihardueretan laguntzea, baita ekintza osagarri eta eskolatik kanpoko ihardueretan ere (eskola kirola,…)
  3. Ikasleen hezkuntza prozesuan sor daitezkeen arazoak kontutan hartu eta konpontzen saiatzea.
  4. Euskal hizkuntza eta kulturaren inguruan ekintzak antolatu eta sustatzea ( hitzaldiak, festak, ikuskizunak,…)
  5. Ikastetxearen kudeaketa eta gestio alorrean gurasoen parte hartzea bultzatzea.
  6. Gurasoen iritziak jaso,aztertu eta erantzunak bideratzea.

Atzealdea

URRIAN HASIKO DIREN PSIKOMOTRIZITATE SAIOETAN IZENA EMATEKO AUKERA

 

 

Guraso agurgarriak,

Ikasturte honetan ere psikomotrizitate saioaren eskaintza helarazi nahi dizuegu. GARBIÑE GASTAÑARES  psikomotrizista zarauztarra etorriko da saioak ematera. Prezioa hilean 20-25eurokoa izango da( saioko 5 euro).¿

NORI ZUZENDUA: HH 3,4 eta 5eko ikasleei zuzendua.

NOIZ: Urrian hasiko dira saioak.Egunak eta orduak gurasoekin egindako bileran zehaztuko dira.

SAIOAREN IRAUPENA: astean saio bat ordu eta laurdenekoa.

TOKIA: ikastetxe nagusiko psikomotrizitate gela.

Interesa dutenek orri hau bete eta eman IKASTETXEKO HARRERARA IRAILAREN 25A BAINO LEHEN.

IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK:…………………………………………………………….

MAILA( HH3,HH4 edo HH5):………………………………………………………………….

GURASOAREN IZENA ETA HARREMANETARAKO TELEFONO ZENBAKIA:

…………………………………………………………………………………………….

 

Eskerrik asko!

EKAIN guraso elkartea.

 

 

 

Oharrak