KOKAPENA
Ikastetxea bi eraikuntzek osatzen dute: bata “Txanpinoia” deitzen dioguna, herri-gunean kokatua, eta bestea, eraikin nagusia, Bidezarra 1 helbidean kokatua.
· Txanpinoia
Bertan Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko haurrak daude. Bi solairuko eraikuntza da eta lau ikasgela, irakasleen gela, komunak eta balioanitzeko (bakarkako laguntzak: logopedia, heziketa premia bereziak dituzten haurren laguntza berezia; bideoak/DVDak ikusteko areto, …) gela bat daude.
Eraikuntza honi, Kultur Etxean dauden beste bi gela gehitu beharko genizkioke: psikomotrizitate gela eta hizkuntza indartzeko / bideo gela.
Hemengo ikasleen adina kontuan hartuta, ikasle hauei Zestoako Jubilatuen Elkarteko tabernan eskaintzen zaie jantoki zerbitzua.
· Eraikin nagusia:
Eraikin honetan Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrak eta Lehen Hezkuntzako denak daude. 1990ean eraikitako hiru solairuko eraikuntza da eta bertan zerbitzu guztiak eskaintzen dira: ikasgelak, irakasleen gelak, gimnasioa, jantokia, hedabideen gela, …
Administraritza eraikuntza honetan dago.