ESKOLAKO BERRIAK
LH2 ARANTZARA
Urriaren 5 eta 6an ikastetxeko Lh2ko ikasleak Arantzara joan dira bi egun pasatzera. Bertan jarduera desberdinak egin dituzte. Zoragarri pasa dute!
2023/24 IKASTURTEAREN HASIERA: IRAILAREN 11n!
LH2 ZORNOTZARA
LH2ko ikasle eta irakasleak bi eguneko egonaldia egingo dute zornotzako aterpetxean. Lehenengo egunean, Basondora joango dira eta ondoren Bermeoko itsas-museoa bisitatuko dute. Bigarren egunean Zornotzako ingurua ezagutuko dute.
MAIATZAK 17 LGTBI - HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIA KONTRAKO EGUNA
LH2 AIZARNAZABALERA
Gaur, maiatzak 17, LH2ko ikasle eta irakasleak Aizarnazabalera joan dira oinez. Bertan bazakaldu ondoren, Iraetako futbol zelaira joan dira bertan jolastera.
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA, MARTXOAK 8
AURREMATRIKULA 2023/24
Honen bitartez 2023/24 ikasturterako zuen seme-alabaren aurrematrikula egiteko aldia otsailaren 13tik 24ra bitartekoa izango dela adierazi nahi dizuegu.
Informazio guztia eskuratzeko eta inprimakiak betetzeko aukera ikastetxe bertan izango duzue goizeko 9:30etik 12:30era eta 14:30tik 16:30ra. Bertaratzeko hitzordua hartu behar duzue. Horretarako 653673045 telefono zenbakira deitu behar duzue.
Argibide gehiago nahi izanez gero 653673045 telefonoan izango gaituzue.
EUSKARAREN EGUNA - EUSKARALDIA 2022
Euskaraldiari amaiera emanez eta bihar Euskararen eguna dela eta, eskolakoak dantza eginez ospatu dugu!
AZAROAK 25 EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIARI EZ!
GAZTAINERRRE EGUNA- OLINPIADAK
Azaroaren 18an, arratsaldean Gaztainerre- eguna ospatu dugu. Arratsaldean kiroldegian bildu gara ikasle, irakasle eta gurasoak. Bertan, hainbat probetan elkarrekin jolastu dugu. Ondoren txirulaz eta ahotsez "Erre-errekina" abestia eskaini dugu.
Arratsalde eder honi bukaera emateko, gaztaina erreak jan ditugu elkarrekin ikasle, irakasle, guraso eta bertara hurbildu garen guztiok.
Eskerrik asko hurbildu eta parte hartu duzuen guztioi!
LH2 ARRITXULORA
Urriaren 17 eta 18an LH2ko ikasle eta irakasleak Oiartzungo Arritxuloko aterpetxera joan ziren. Bertan, monitoreen laguntzaz hainbat ekintza egin zituzten. Zoragarri pasatu zuten!
LH3ko IKASLEAK HONDARRIBIA- IPARRALDEA
Urriaren 6an eta 7an gure ikastetxeko Lh3ko ikasle eta irakasleak kanpoan izan ditugu.
Hondarribiko aterpetxean egin dute egonaldia. Hondarribian Iger faroa eta iparraldean Sarako kobazuloak eta Senpere ikusteko aukera izan dute, besteak beste.
BALIOAK
2020/21 IKASTURTEKO DANBORRADA
EMAKUMEEN EGUNA
SANTA AGEDA BEZPERA 2021
OLENTZEROREN BISITA 2020
EITB MARATOIA 2020
EUSKARAREN EGUNA 2020
EUSKARALDIA 2020 MARTXAN!
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.
LH3n EGINDAKO AHOBIZI ETA BELARRIPREST AURKEZTEN DIZKIZUEGU!!
HHkoen EKARPENA
AZAROAK 25, EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA
2020/21 IKASTURTERAKO BEKAK
2020/10/09
Hezkuntza Sailak 2020/21 ikasturterako diru laguntzen deialdia egin du. Beka eskatzeko epea urriaren 9tik azaroaren 9ra izango da.
Zuen seme-alabentzat beka eskatu nahi baduzue edota informazioa eskatu, mesedez, hitzordua hartu ikastetxera etortzeko.
Eskabidea on-line egiteko aukera ere badago helbide elektroniko honetan:
https://www.euskadi.eus/diru laguntza/2020/nouni/web01-tramite/eu/
2020-21 IKASTURTEA
2020/09/04
Ikasturtea 2020ko irailaren 9an hasiko da.
Iraileko ordutegia:9:00-12:00
Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleek egokitzapen berezia egingo dute irailean.
Eskolako jantokia irailaren 10ean irekiko da.
OLENTZEROREN BISITA
2019/12/20
Urtero bezala gaur bisita berezia izan dugu eskolan. Olentzero etorri da! Menditik jaitsi, astoa kanpoan utzi eta gozoz beteriko zakuarekin etorri zaigu.
Haur Hezkuntza eta LH 1eko umeekin elkartu da zoriona eta poza zabaltzera.