ESKOLAKO BERRIAK
MARTXOAK 8
(egin klik bideoaren gainean irudiak ikusteko)
SANTA AGEDA BEZPERA
TXANPIAN
ERAIKIN NAGUSIAN
AUZOETAN
AURREMATRIKULA 2022 /2023
Honen bitartez 2022/23 ikasturterako zuen seme-alabaren aurrematrikula egiteko aldia urtarrilaren 17tik 28ra bitartekoa izango dela adierazi nahi dizuegu.
Informazio guztia eskuratzeko eta inprimakiak betetzeko aukera ikastetxe bertan izango duzue goizeko 9:30etik 12:30era eta 14:30tik 16:30ra. Bertaratzeko hitzordua hartu behar duzue. Horretarako 653673045 telefono zenbakira deitu behar duzue.
ONLINE ere egin dezakezue.
Informazio gehiago behar baduzue:
https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/
Argibide gehiago nahi izanez gero 653673045 telefonoan izango gaituzue.
OLENTZEROREN BISITA
Urtero bezala gaur bisita berezia izan dugu eskolan. Olentzero etorri da! Menditik jaitsi, astoa kanpoan utzi eta gozoz beteriko zakuarekin etorri zaigu. Haur Hezkuntza eta LH 1eko umeekin elkartu da zoriona eta poza zabaltzera.
EUSKARAREN EGUNERAKO PROPOSAMENA
AZAROAREN 25a, INDARKERIA MATXISTARIK EZ!
HH 4 ETA 5 URTE ORKESTRA SINFONIKOAREN EGOITZARA
Zirkua eta musika klasikoa Euskadiko Orkestraren egoitzan izango dira hilabete osoan zehar. Musika Gela zikloa hasi da Gipuzkoako ikasleentzat Euskadiko Orkestra Cirkus ikuskizunarekin. Bertan, XX. mende amaierako konposizioak interpretatzen dituzten clown, malabarista, akrobata eta musikariak biltzen dira.
Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek pieza paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten, azaroaren 24an, orkestra sinfonikoaren egoitzan. Egin klik begitxoetan!
AZAROAREN 6an BILBORA: EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE
2021/22 IKASTURTEAREN HASIERA: IRAILAREN 9an!
2020/21 IKASTURTEKO DANBORRADA
EMAKUMEEN EGUNA
SANTA AGEDA BEZPERA 2021
OLENTZEROREN BISITA 2020
EITB MARATOIA 2020
EUSKARAREN EGUNA 2020
EUSKARALDIA 2020 MARTXAN!
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.
LH3n EGINDAKO AHOBIZI ETA BELARRIPREST AURKEZTEN DIZKIZUEGU!!
HHkoen EKARPENA
AZAROAK 25, EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA
2020/21 IKASTURTERAKO BEKAK
2020/10/09
Hezkuntza Sailak 2020/21 ikasturterako diru laguntzen deialdia egin du. Beka eskatzeko epea urriaren 9tik azaroaren 9ra izango da.
Zuen seme-alabentzat beka eskatu nahi baduzue edota informazioa eskatu, mesedez, hitzordua hartu ikastetxera etortzeko.
Eskabidea on-line egiteko aukera ere badago helbide elektroniko honetan:
https://www.euskadi.eus/diru laguntza/2020/nouni/web01-tramite/eu/
2020-21 IKASTURTEA
2020/09/04
Ikasturtea 2020ko irailaren 9an hasiko da.
Iraileko ordutegia:9:00-12:00
Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleek egokitzapen berezia egingo dute irailean.
Eskolako jantokia irailaren 10ean irekiko da.
OLENTZEROREN BISITA
2019/12/20
Urtero bezala gaur bisita berezia izan dugu eskolan. Olentzero etorri da! Menditik jaitsi, astoa kanpoan utzi eta gozoz beteriko zakuarekin etorri zaigu.
Haur Hezkuntza eta LH 1eko umeekin elkartu da zoriona eta poza zabaltzera.