MENUA                                      MENÚ

 

CODE WEEK ZIURTAGIRIA

“Code week” edo kodifikazioaren astea, Europa mailan aurrera eraman den ekimena izan da. Programazioa eta alfabetatze digitala modu erakargarri batean jendeari hurbiltzea du helburu nagusi. Era honetan, teknologiaren funtzionamenduan gehiago sakondu eta konpetentzia digitalean aurrerapausoak eman ditzakegu.

Denbora da eskolan programazio, kodifikazio eta robotikaren esparruetan hasiak garela. Aurten ere horrela jarraituko dugu ikasturte osoan zehar.

 “Bee-bot”,“Scratch”, "Makey makey", "Merge cube", "Robotics" eta "Lego Wedo 2.0"-kin oso gustura dihardute.

 

EUSKARALDIA 2020 MARTXAN!

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.

LH3n EGINDAKO AHOBIZI ETA BELARRIPREST AURKEZTEN DIZKIZUEGU!!

 

 

 

 

 

 

 

 

     HHkoen EKARPENA

 

AZAROAK 25 EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

 

2020/21 IKASTURTERAKO BEKAK

2020/10/09

 

Hezkuntza Sailak 2020/21 ikasturterako diru laguntzen deialdia egin du. Beka eskatzeko epea urriaren 9tik azaroaren 9ra izango da.

 

Zuen seme-alabentzat beka eskatu nahi baduzue edota informazioa eskatu, mesedez, hitzordua hartu ikastetxera etortzeko.

 

 

Eskabidea on-line egiteko aukera ere badago helbide elektroniko honetan:

https://www.euskadi.eus/diru laguntza/2020/nouni/web01-tramite/eu/

 

2020-21 IKASTURTEA

2020/09/04

 

Ikasturtea 2020ko irailaren 9an hasiko da.

Iraileko ordutegia:9:00-12:00

Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleek egokitzapen berezia egingo dute irailean.

Eskolako jantokia irailaren 10ean irekiko da.

 

 

OLENTZEROREN BISITA

2019/12/20

Urtero bezala gaur bisita berezia izan dugu eskolan. Olentzero etorri da! Menditik jaitsi, astoa kanpoan utzi eta gozoz beteriko zakuarekin etorri zaigu.

Haur Hezkuntza eta LH 1eko umeekin elkartu da zoriona eta poza zabaltzera.