ESKOLAKO BERRIAK
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA, MARTXOAK 8
AURREMATRIKULA 2023/24
Honen bitartez 2023/24 ikasturterako zuen seme-alabaren aurrematrikula egiteko aldia otsailaren 13tik 24ra bitartekoa izango dela adierazi nahi dizuegu.
Informazio guztia eskuratzeko eta inprimakiak betetzeko aukera ikastetxe bertan izango duzue goizeko 9:30etik 12:30era eta 14:30tik 16:30ra. Bertaratzeko hitzordua hartu behar duzue. Horretarako 653673045 telefono zenbakira deitu behar duzue.
Argibide gehiago nahi izanez gero 653673045 telefonoan izango gaituzue.
EUSKARAREN EGUNA - EUSKARALDIA 2022
Euskaraldiari amaiera emanez eta bihar Euskararen eguna dela eta, eskolakoak dantza eginez ospatu dugu!
AZAROAK 25 EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIARI EZ!
GAZTAINERRRE EGUNA- OLINPIADAK
Azaroaren 18an, arratsaldean Gaztainerre- eguna ospatu dugu. Arratsaldean kiroldegian bildu gara ikasle, irakasle eta gurasoak. Bertan, hainbat probetan elkarrekin jolastu dugu. Ondoren txirulaz eta ahotsez "Erre-errekina" abestia eskaini dugu.
Arratsalde eder honi bukaera emateko, gaztaina erreak jan ditugu elkarrekin ikasle, irakasle, guraso eta bertara hurbildu garen guztiok.
Eskerrik asko hurbildu eta parte hartu duzuen guztioi!
LH2 ARRITXULORA
Urriaren 17 eta 18an LH2ko ikasle eta irakasleak Oiartzungo Arritxuloko aterpetxera joan ziren. Bertan, monitoreen laguntzaz hainbat ekintza egin zituzten. Zoragarri pasatu zuten!
LH3ko IKASLEAK HONDARRIBIA- IPARRALDEA
Urriaren 6an eta 7an gure ikastetxeko Lh3ko ikasle eta irakasleak kanpoan izan ditugu.
Hondarribiko aterpetxean egin dute egonaldia. Hondarribian Iger faroa eta iparraldean Sarako kobazuloak eta Senpere ikusteko aukera izan dute, besteak beste.
BALIOAK
2022/23 IKASTURTEAREN HASIERA: IRAILAREN 12an!
2020/21 IKASTURTEKO DANBORRADA
EMAKUMEEN EGUNA
SANTA AGEDA BEZPERA 2021
OLENTZEROREN BISITA 2020
EITB MARATOIA 2020
EUSKARAREN EGUNA 2020
EUSKARALDIA 2020 MARTXAN!
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.
LH3n EGINDAKO AHOBIZI ETA BELARRIPREST AURKEZTEN DIZKIZUEGU!!
HHkoen EKARPENA
AZAROAK 25, EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA