GARRAIOA
Beraien bizilekua 2 km baino gehiagora duten ikasle guztiek dute garraiorako eskubidea.
Arroaerrekakoek, Arroagoikoek eta Iraetakoek autobus- zerbitzua izango dute eta, gainontzekoek, diru-laguntzak.
JANTOKIA
Eskolak jantoki zerbitzua eskaintzen du bi leku desberdinetan:
· Jantoki nagusia: Eskolako eraikin nagusian kokatzen da eta Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoentzat eta Lehen Hezkuntzakoentzat da.
· Jubilatuen etxeko jantokia: Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urtekoentzat.
Jantokian kanpoko empresa batek prestatutako menuak ematen dira (AUSOLAN, S.L.) eta honako hauek dira ordaindu beharreko kuotak:
· Ikasle garraiatuak: 2’60 €
· Ohiko ikasleak (gutxienez &percent;80an etortzen direnak): 4’00 €
· Noizbehinkako ikasleak: 4’60 € (ikasle hauek aurrez eman behar dute izena: Gutxienez 24 ordu lehenago jantoki nagusikoek eta, 48 ordu lehenago Jubilatuen etxeko jantokioek).
LAGUNTZA ZERBITZUA
Aniztasunari eta behar bereziak dituzten ikasleei erantzuten dion zerbitzua.