
Guraso agurgarriok:
Ikasturteari amaiera emateko berriro ere Xake (ajedrez) ikastaroa antolatu dugu LHko ikasleentzat. Ikastaro honetan 6-12 urte bitarteko ikasleek parte hartu dezakete.
· NOIZ: Ekainak 9 (asteartea) eta 11 (osteguna)
· ORDUA: 16.00tatik-17.30ra( ordutegia talde kopuruaren arabera antolatuko da)
· IRAKASLEAK: Azkoitiko Xake taldeko kideak.
· LEKUA: Kultur Etxean (partaideen arabera gela egokituko da)
· IZEN EMATEA: ezinbestekoa izango da eskolan izena ematea. Horretarako bideratu dugun esku orria beteta aurkeztu beharko dute interesatuek ikastetxeko harreran ( eskolatik pasako zaie zirkularra).
· IZENA EMATEKO EPE MUGA: Ekainak 5 Ostirala.
Animatu eta parte hartu!!
Ekain Guraso Elkartea