
LAN ESKAINTZA
Kirol koordinatzaile bat behar dugu Zestoako Herri Ikastetxeko kirol eskolarrerako.
Interesatuak bidali kurrikuluma Abuztuaren 23a baino lehen helbide honetara: ekaingurasoelkartea@gmail.com
Gutxieneko baldintzak:
-Euskara jakitea.
-Kirolarekin edota denbora-librearekin lotutako esperientzia izatea.
-Ordutegi malgua, arratsaldeak, asteburuak.
Baloratuko da:
-Kirolarekin lotutako tituluren bat ( Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua, Magisteritza) edota begirale titulua izatea.
-Haurrekin izandako esperientzia.
-Zestoako Herri Eskolako ikasle-ohia edo guraso izatea.
Betebehar nagusiak:
-Eskola kirola antolatzea, begiraleak kudeatzea.
-Eskola eta guraso elkartearekin, elkarlanerako harreman zuzena.
-Udalarekin eta beste ikastetxeekin harremana.
-Kirolaz Josta LH1 zikloarekin.
EKAIN GURASO ELKARTEA
Fecha de publicación 10/04/18 20:00
Guraso agurgarriok:
Honen bitartez, Zestoa Herri Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak egindako proposamenaren berri eman nahi dizuegu. Hots, gure seme-alaben heziketa prozesuari buruzko kezkak gurasoen eta eskolako organo desberdinen artean nola konpartitu ditzakegun aztertzea.
Hori dela eta, gurasoentzat prestatu dugun galdeketari erantzutea eskatu nahi dizuegu.
Galdeketa horri erantzuteko link-a Eskolako edo EKAIN Guraso Elkarteko web orrian izango duzue eta honako hau izango da:
https://goo.gl/forms/4UdEFns9zw3Ddgwv1
Galdeketa erantzuteko epea: apirilak 16a (barne).
Fecha de publicación 8/03/18 19:26
HITZALDI/TAILERRA
HAURREN SEXUALITATEA ETA
AUTOESTIMUA
Gure seme-alabek sexualitate osasuntsu, arduratsu eta librea gara dezaten, finean, beraien autoestimua sendoa izan dadin, nola lagundu ditzakegu?
Abiapuntua, egunerokoan bizi ditugun haurren sexu adierazpenak izango dira, eta baita guraso gisa gure haurren sexu-garapenak sortzen dizkigun galderak, kezkak eta pozak partekatzea.
Ø Data: Martxoaren 14an eta 21ean
Ø Tokia: 14an (GAZTELEKUAN), 21ean (Eskolako Jangelan)
Ø Ordua: 17:30-19:00
Ø Hizlaria: Nerea Sancho (sexologian aditua)
OHARRA: Zaintza zerbitzua izango da
Fecha de publicación 25/02/18 19:10
Guraso Elkartetik, gurasoei, hitzaldi batetara gonbidatu nahi zaituztegu:
“Hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuen arteko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko programa azalduko da. 0-6 urte bitarteko haur garapenaren behaketa eta garapen arazoen tratamendua”
Hizlaria: Itxaso Marti Carrera
Noiz: Otsailaren 27 an, 17:30 tan
Non: Eskolako jangelan
Oharra: Zaintza egongo da.