Promedio (0 Votos)

     

Ekain Guraso Elkartea Zestoako herri ikastetxean matrikulatuta dauden haurren gurasoen elkarte bat  gara,  irabazi asmorik gabeko elkartea.



Helburuak zehazterako orduan hauexek dira lortu nahi ditugun erronka nagusienak:

 


  1. Guraso eta seme alaben arteko heziketa gaiak sustatu, bultzatu eta lantzea.
  2. Ikastetxeko heziketa ihardueretan laguntzea, baita ekintza osagarri eta eskolatik kanpoko ihardueretan ere (eskola kirola,…)
  3. Ikasleen hezkuntza prozesuan sor daitezkeen arazoak kontutan hartu eta konpontzen saiatzea.
  4. Euskal hizkuntza eta kulturaren inguruan ekintzak antolatu eta sustatzea ( hitzaldiak, festak, ikuskizunak,…)
  5. Ikastetxearen kudeaketa eta gestio alorrean gurasoen parte hartzea bultzatzea.
  6. Gurasoen iritziak jaso,aztertu eta erantzunak bideratzea.

Atrás

Gaztainerre

EGUNA: azaroaren 8an. Eguraldiaren iragarpena ez denez batere ona, kiroldegian egitea erabaki dugutan

EGITARAUA:

14:30 – Etxean bazkaltzen duten umeak kiroldegira joango dira zuzenean BAKOITZA BERE KOLOREKO KAMISETA JANTZITA.

14:45 – Desfilea

15:00 – Olinpiada hasiko da. Jokoak amaitutakoan ikasleek frontoi erdian "ERRE ERREKINA" abestuko dute.

16:00 – Gaztain jana

16:30 - Gaztainerre egunaren bukaera

Comentarios
No hay ningún comentario aún. Sea usted el primero.